sábado, 20 de septiembre de 2008

HARKAITZ KANOREN POEMA BAT

Poesia guztatzen zait, poesia hitz solteak edo esaldi borobilak baino zerbait gehiago delako. Ikus dezagun, adibide gisa, Kanoren poema hau:


DARDAREN INTERPRETAZIOA

Tokion lurrikara batek hiria inarrosi duenean,
erraza da.
Gitarren soka bat aske uzten denean.
Arropa jaso berri denean patioko soketatik.
Haurrak lo hartu eta ipuinaren zati bat kontatu gabe
uzten duenean zure ahotsak.
Edo ile-motzaile adintsuak bizarra kutxillaz
egin behar dizunean.


Partitura dagoena irakurtzea baino ez da.


Erraza da halaber zigarroa pizteko begiak jaitsi eta
ezpainikara egiten duenean zure kokotsak
gustatuko ez zaidala badakizun baina
benetan sentitzen duzun eta kontatu behar didazun
zerbait
esatera zoazenean.


Altabotzetan 50 ways to leave your lover
edo egile eskubiderik ordaindu beharrik ez dagoenean
beste edozein kantu.



Hurbil gaitezen poliki-poliki poemara. Kanpotik ikusita, hiru zati nagusi ditu, lerro-azalpen hori kentzen badugu, partiturarena.

Lehenengo estrofan bost egoera desberdin erabiltzen ditu poetak guk uler dezagun zer arraio den dardara. Lehenengo hiruak arlo fisikoaren barruan kokatzen ditu. Hurrengoak, arlo siko-afektiboan. Eta, nolabait, mailaketa dat agertzen da: lurrikararena, arroparena eta gitarrarena erraz, oso erraz ulrtzen ditugu; bai, badakigu mugitzen direla. Ipuinarena eta bizarrarena, aldiz, instant bat gutxienez irudikatu behar ditugu ondo harrapatzeko. Gainera pentsatu ahal dugu ea zergatik nahasten dituen poetak bi dardar mota horiek. Edonola ere, mailaketa horretaz baliatzen da datorrenaz abisatzeko. Azken batean, jakin badakigu zer den dardara, partituran dagoena irakurtzea baino errazagoa baita.

Baina jar dezagun arreta berriro lehenengo estrofan. Lehenengo hiru esaldiak inpertsonalak dira. 4.ak eta 5.ak, ordez, zu dute subjetua, hau da, idazlea hitz egiten ari den pertsonarekin edo idazlearen hitzak jasotzen dituena. Eta ez al gara gu, akaso, irakurleok, mezua jasotzen dugunok?

Partitura irakurri ondoren, inplikazio emozionala lortu eta gero, mamia datorkigu, baina ez da erraza.

Poetak dio: Erraza da halaber... baina erraztasun hori, beste erraztasun mota bat da.

Alde batetik, teknikoki, gramatikaren ikuspuntutik, esaldia luzatzen da, sei bertsoko esaldi batekin topo egin dugu; esaldi korapilatsu samarra da, esaldian agertzen den egoera bezala -egileak, dudarik ez, nahita egin du-. Beste aldetik, zu hori, beste zu mota bat da, hau da, ni poetikoa eta zu hori guztiz lotuta daude, eta, kasu honetan, zu hori ez gara irakurleok . Eta bukatzeko, ez da batere erraza, ez, besteari zera esatea: laztana, gauza bat esan behar dizut, kontu hau bukatu egin da.

Horretarako Kanok, zuzen adierazi beharrean, askotan ikusi dugun bezala pantaila handietan, egoera edo eszena deskribatzen digu: zigarroa piztu, begiak jaitsi, kokotsa dar-darrean, eta besteari mina egingo diona azaltzen hasiko da. Ez da erraza, ez, eta horregatik dago dar-dar batean zu hori, bota behar duena bota baino lehen. Halaber, zeharo erraza da dar-dar horren esanahia ulertzea, ezta?

Ez al da asko politagoa, askoz poetikoagoa, idazleak kontatzen digun bezala, barkatu, maitea, baina hau bukatu da esatea baino?

Bitartean, etxeko altabozeetatik Zure maitalea uzteko 50 era. Hori ere, gainera.

Gaurkotasun osoz erabiltzen du ironia, eta egunerokotasunean murgiltzeko ere balio du errekurso honek. Baina izan daiteke, nola ez, internetetik jaitsitako beste edozein kanta, noski. Azken batean, denok dugu e-mule-a etxean. Hala da, etxean enteratu gara gure neska-lagunak edo gure mutil-lagunak beste rollo bat duela.

Bai, poesia maite dut, hitzek adierazten dutena baino gehiago azaltzen digulako poseiak, eta, askotan, profilarik gabeko egunerokotasunatik altxatzen gaituelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NO HAGO PÚBLICOS LOS ANÓNIMOS. ESCRIBE TU NOMBRE DESPUÉS DEL COMENTARIO.