miércoles, 26 de noviembre de 2008

BIZITZARAKO JARRAIBIDEAK

Mundura botatzen gaituztenean, erabilera-eskulibururik gabe hasten dugu bidea. Adina dela eta, badakit berandu samar dela, baina oraindik ere noraezean baldin bazaude -ez dadila horrela izan!-, hona hemen instrukzio batzuk:

  • Alaitu hezur-muineraino, egunsentiko zeruaren marratxo bat begietatik sartuz.
  • Hartu eta dastatu sakon-sakon gaur zure ondotik pasa diren begirada bat, agur bat, besarkada bat, musu bat.
  • Kendu kortxoa Bakori, eta zerbitzatu lagunei hitz goxoenak gau osoan zehar.
  • Ahaztu Platonen kobazuloa, eta atera kaleko Errepublikara, eguneroko errealitateaz gozatzeko.
  • Izan inozoa, baina ez sinistu ezer.
  • Murgilgu maitasunean, zure bizitza benetan zeurea izan arte.

Eta bitartean, ondo izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NO HAGO PÚBLICOS LOS ANÓNIMOS. ESCRIBE TU NOMBRE DESPUÉS DEL COMENTARIO.