domingo, 8 de marzo de 2009

ETXEKO BALKOITIK


Goizeko zazpiak. Baten batek

kalea zeharkatu du

zeharka. Azkar doa. Berandu

iritsiko da.

Bi lagun elkarren ondoan

dabiltza. Ez diote elkarri

hitz egiten.

Beste bat geldiro

doa helmugara. Txistu

egin du. Gero eztul egin

eta aurrera.

Segituan

lagun bat bere baitan bilduta. Ez du

ezertan ere pentsatzen. Auskalo.

Morroi hori, aldiz,

gelditu da zuhaitzaren ondoan

gora begira. Agian

txori bat txioka ari da.

Agian ez.

Talde zalapartatsu batek

gorriz

zeharkatu du kalea. Ez dute

hamabost urte oraindik.


Egunak berdinak dira:

beti desberdin, guztiak berdin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

NO HAGO PÚBLICOS LOS ANÓNIMOS. ESCRIBE TU NOMBRE DESPUÉS DEL COMENTARIO.